Antoninoren izurria (K.o. 165-180)

Antoninoren izurria (K.o. 165-180)

Antoninoren izurria edo “Galenoren izurria”
K.o. 165-180

Gaixotasuna: Baztanga hemorragikoa
Patogenoa: Variola birusa
Hildakoak: 3 – 5 milioi
Populazioaren %: % 3 – 5
Garaiko populazioa: 100 milioi

Historian dokumentatutako
lehen pandemia

Gure aroko 163. eta 180. urteen artean, enperadore erromatarra Antonino zela, izurrite bat zabaldu zen inperioan, zeinaren ezaugarriak nekez zehaztu baitaitezke. Asia Txikiko eskualdeetan hasi zen, eta Egipto, Grezia eta Italiara iritsi zen. Orduko mundu ezaguna zein zen aintzat hartuta, “lehenbiziko pandemia” izan zela jotzen da. Kalkuluen arabera, 5 milioi pertsona hil ziren, hots, populazioaren % 10-30.

Gaitzaren deskribapenek, bereziki deskribapen zehatzenak, hau da, Galeno mediku eta filosofo grekoak egindakoak, baztanga hemorragiko gisa identifikatu zuen, eta baztertu egin zituen beste hipotesi batzuk, elgorria zela besteak beste. Galenok bertatik bertara ezagutu zuen izurria eta Erroman hil zen III. mendearen hasieran. Eragin sozial eta ekonomiko handia izan zuen, eta erlijio-kutsuko asaldurak eragin zituen: arrazoi magikoak egozten zizkioten, eta erromatar jainkoen gurtza alde batera uzteagatik jainkoek ezarritako zigorrak zirela uste zuten.

Galeno Pergamokoa
(K.o. 129 – c. 201/216)

Argazkia: Alamy

Baztangaren lehendabiziko hedapen haren xehetasunak zehaztugabeak badira ere, baztangaren hurrengo olatuak indartsuak izan dira historiako hainbat unetan. Oso kutsakorra da, eta, baztanga berez hilgarria ez izan arren, % 30eko heriotza-tasa izatera iritsi da. Amerika konkistatu ondoren, eritasun suntsitzailea izan zen han, amerikarrek ez baitzuten halakorik izan lehenago eta baztangari aurre egiteko immunitaterik batere ez baitzuten.

Hala ere, XVIII. mendeko Europan ere ez zuen errukirik erakutsi, eta kalte handiak eragiten jarraitu du 1977an erabat desagerrarazi den arte, mundu mailako txertaketa globalari esker.

Izurritearen jatorria Seleusisen zegoen, Asian, Mesopotamian, gaur egungo Iraken, eta legionarioen tropak Mesopotamiatik itzuli eta Erromako inperio osoan zehar gaixotasuna zabaldu zutenean gertatu zen.

Soldaduen mugimendu demografikoaz gain, herrien arteko lekualdaketak eta inperioaren merkataritza-bide zabalak izurria lurraldeko hainbat tokitara bizkor zabaltzea ekarri zuten.

COVID-19aren sorrera zehaztasun handiz trazatu ahal izan da: hiri txinatar bateko merkatu batean sortu zen. Merkatu horretatik mundu globalizatu batean zehar hedatu zen, non milaka pertsonak bidaiatzen baitzuten egunero negozioengatik edo turismoagatik. IV. mendeko izurriari jatorri mitologikoa eman zitzaion. Horren arabera, Ekialdeko kutxatila bat haustean, Babilonian, eritasuna zabaltzen zuen aire pozoitua askatu zen. Berez, inperioak sortutako mediterranear arroaren “globalizazioa” eta tropen joan-etorria izan ziren gaixotasuna zabaldu zutenak.

Gure pandemian herrialde nagusietako agintariak gaixotu dira, baina sendatuz joan dira. Erromatar enperadorea, berriz, pandemiagatik hil zen.