Justinianoren izurria (K.o. 541)

Justinianoren izurria (K.o. 541)

Justinianoren izurria
K.o. 541

Gaixotasuna: Izurri bubonikoa
Patogenoa: Yersinia pestis
Hildakoak: 20 – 50 milioi
Populazioa %: % 30
Garaiko populazioaren: 200 milioi

Justinianoren izurria
K.o. 541

Gaixotasuna: Izurri bubonikoa
Patogenoa: Yersinia pestis
Hildakoak: 20 – 50 milioi
Populazioa %: % 30
Garaiko populazioaren: 200 milioi

Izurri kirastua

VI. mendean izurrite bat sortu zen, eta ordukoek “zerbait berria” zela esan zuten, ezagutzen zuten guztia ez bezalakoa —garai hartako kronista Prokopio Zesareakoak zehatz-mehatz aztertu zuen—. “Iztondoko izurria” deitu zioten, gorputzeko atal horren hantura eragiten baitzuen, bai eta “izurri kirastua” ere, agian aire bidez kutsatzen zela uste baitzuten. Horregatik, “Izurri” izena memoria kolektiboan iltzatuta geratu zen betiko.

Lehenbiziko izurri haren lehen agerraldiak Niloko Deltan gertatu ziren 541. urte inguruan, eta Etiopiatik iritsia izanen zen segur aski. Konstantinoplan Justiniano enperadoreak agintzen zuenean zabaldu zen izurria, eta, enperadorea gaixotu eta onik atera bazen ere, hiriburuko populazioa suntsitu egin zuen.

Bizantziar Inperio osoan zehar hedatuko zen, zeinak Ekialdeko eta Erdialdeko Mediterraneo osoa, Ekialde Ertaina eta Mendebaldeko Mediterraneoaren parte handi bat kontrolatzen baitzituen. Erroman, garai hartako hiri populatuenetakoa, hondamena eragin zuen. Handik kontinenteko gainerako lurraldeetara hedatu zen, eta Ingalaterrara ere bai.

Kalkuluen arabera, 20 eta 50 milioi pertsona hil zituen: populazioaren % 40. Zenbaitek gutxiengo erlijioso batzuei egotzi zieten errua, eta “madarikazio hilgarritzat” kalifikatu zuten. Beste zenbait historialarik Justinianoren inperioaren hondamenarekin lotu dute, enperadorea ez baitzen gauza izan izurria menderatzeko. Testuinguru horretan hasi zen ohitura Done Sebastian gurtzeko, izurriteen aurkako babesle berezia zelakoan; izurriaren sinbolo dira, izan ere, santua flagelatzen duten geziak eta gezien erasotik santua onik atera izana miresten da. Horrexegatik zabaldu da hainbeste Sebastianen gurtza, zeina aro modernora ere iritsi den.

Epidemia Europatik eta Amerikatik desagertu zen, baina oraindik ere endemikoa da Txinan eta Indian.

Justiniano I
(K.o. 483 – 562)

Argazkia: Wikimedia Commons
Petar Milošević, CC BY-SA 4.0

Badirudi epidemia Afrikako ekialdeko lekuren batean sortu zela, seguruenik inperioak merkataritza indartsua zuen hiriren batean. Hortik Egiptora igaro zen, eta Niloren deltan amaitu zuen. Hortik Mediterraneoko portuetara zabaldu zen. Itsasontzietako arratoiak transmisio faktore izugarria izan ziren. Kutsadurek portuetatik barrurantz jarraitu zuten, Europako lurralde osoan hedatuz, eta Danimarkaraino iritsi ziren iparraldetik eta Irlandaraino mendebaldetik.

COVID-19a birusa da, mikroorganismo mota bat, zeinaren aurka ez baitugu behin betiko eraginkortasuna duen medikaziorik. Ez, ordea, bakterioen kontra, hala nola Justinianoren izurria eragin zuena bezalakoaren aurka, hor baditugu antibiotikoak, eta horiek eraginkorrak dira eragiten dituzten gaixotasunak kontrolatzeko eta desagerrarazteko. Hedatzeko modua zientifikoki ezagutzen ez bada ere, proba eta akats baten ondorioz, gaur egun egokiak direla dakigun higiene-praktikak ezarri ziren. 

COVIDaren bidez, osasun-zerbitzuak saturatu egin dira une batzuetan, eta atzerapenak izan dira lur-emateetan unerik txarrenetan. Hori ez dator bat garai hartan gertatutakoarekin, egoerak gainezka egin baitzuen erabat: ehorzketa masiboak, lapurretak, kultu-gutxiengo paganoei errua botatzen, hirietatik ateratzeak…